Enpresak

Atzealdea

ERAIKUNE, ASOCIACIÓN CLUSTER DE LA CONSTRUCCIÓN DE EUSKADI

Company

ERAIKUNE, ASOCIACIÓN CLUSTER DE LA CONSTRUCCIÓN DE EUSKADI

Euskal Herriko eraikuntzaren klusterra

$titulo.getData()


NORTZUK GARA

Eraikune, irabazi asmorik gabeko kluster elkartea da, 2010ean sortua, eta Eraikuntza Industriaren sektoreko balio kate osoa biltzen du.
 
Eraikunek, Eraikuntzaren Industriako enpresen lehiakortasuna bultzatzen laguntzen du, gaikuntzaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen bidez.
 
Gure helburu estrategikoa, Eraikuntzaren Industrian erreferente izatea da; hauxe, EAEko ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen eraldaketaren eragilea baita.
 
Hori lortzeko, lehiakortasuna hobetzeko funtsezko ildoak sustatu nahi ditugu:
  • Berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa.
  • Nazioartekotzea.
  • Dibertsifikazioa.
  • Dimentsioa.
Egoera eta paradigma berrietarako aldaketaren katalizatzailea izan nahi dugu, sektorearen interesen, balioen eta irudi orokorraren defentsan proaktiboki jardunez.
 
Gure rolagatik, eta zerbitzu zein proiektu gisa ematen dugun balioagatik, bazkideentzat ezinbesteko bihurtu gara.

 

 

PROIEKTUAK

ERAIKUNELAN, CONGRESO EESAP, INTERREG SUDOE BLOCK4COOP, INTERREG SUDOE 3SqAir

 

Informazio gehiago

http://www.eraikune.com