Berriak

Este sería el contenido inicial de agenda

 

Atzealdea

Euskaraldia Mondragon Team Academy Bilbon: Hausnarketa eta jolasa

Euskaraldia BBFn

Euskaraldia Mondragon Team Academy Bilbon: Hausnarketa eta jolasa

Hitzez ekiteko garaia. Mondragon Team Academy-n ADNan doan zerbait da ekitea. Zer ariketa egin dira BBFn Euskaraldiko bi asteetan?

2022·12·07

$titulo.getData()


Hitzez ekiteko garaia. Mondragon Team Academy-n ADNan doan zerbait da ekitea. Zer ariketa egin dira BBFn Euskaraldiko bi asteetan?

Lehenengo eta behin ezinbestekoa da gelditu eta analisi txiki bat egitea. Bilboko laborategian hizkuntzari dagokionez euskarari lotuta dibertsitate handia aurkitu dezakegu: Euskal Herritik kanpo jaio diren pertsonak daude,  bertan jaio baina euskera ez dutenak inoiz ikasi, ikasi bai baina ahaztuta dutenak, eguneroko bizitzan euskeraz aritzen direnak baina gero BBFn gazteleraz ala ingelesez aritzen direnak,...

Honen arira, lehen ariketa hausnarketa eta dialogo bat izan dira. LEINNeko enpresa desberdinetan talde entrenatzaileen taldea barne, euskeraren inguruan hausnartu zen asteroko Training Session-etan. Link honetan ikusi daitezke zeintzuk izan diren erantzunak. Batzuk eskola eta derrigortasunarekin lotzen zuten. Beste batzuek aldiz, Bilbora bizitzen etortzean izan dute bere lehen hartu emana gaztelerarekin. Euskal Herritik kanpo bizi izan diren pertsonek maitasunez entzuten dute euskera abesti desberdinak abesteko gai izanik. Bisio utilitarista ere badago, izan ere, euskerak benetan ateak ireki ala ixten ditu? Hori izan zen aipatu zen galderetako bat. Batzuentzat benetan eurek izateko aukera bat da. “Euskerak egiten nau. Gustora eta konfiantza txoko bat da” izan zen beste erreflexio bat.

Aste bi hauetan, Bilboko laborategian GAL(Gradu Amaierako Lanak) desberdinak aurkeztu dira. Hona hemen graduatutako LEINNerrak ezagutzeko aukera. Haietako baten aurkezpena euskeraz entzuteko aukera izan genuen. Iker Garcia de Vicuñaren kasuan, bere GAL prozesuan izan duen ikasketetako bat euskera bera izan dela aipatzen du. Erronka bikaina izan da beretzat. Hona hemen bere hitz batzuk: “Orain arte euskera ikasi dut behar nuelako, akademikoki gehienbat. Orain berriz Baleuko enpresan Gookapi proiektuaren barruan esperientziatik eta egunerokoan naturalago ikasi dut. Honek ingurukoekin beste era batera harremantzea ekarri dit. Argi dut ez dudala ahaztuko”.

Amaitzeko, abenduaren 2an Euskaraldiaren jokua izan genuen. Elena Carriedok (BBFko biztanle eta Aldaketa-eragile dena) eta LEINNeko 3 enpresek parte hartu zuten: Legit, Stamm eta Riven. Lehen hausnarketa baten ostean euskal kulturari buruzko 18 galderari erantzuna eman zioten taldeka. Zorionak eta eskerrik asko Gorka, Eneko, Endika, Lander, Mikele, Nahia eta Nekane. Eta noski eskerrik asko Dock taberna, zuei esker ere posible izan da ekintza hau aurrera eramatea.

Ikusi hemen Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateari dagokionez sortu den bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=IUjIBqH1cVQ