Enpresak
Aclima
Aclima
Euskadiko ekoindustriaren zein ingurumen zerbitzu eta produktuen erreferentea eta aglutinatzailea.
NORTZUK GARA
ACLIMA – Basque Environment Cluster, Euskadiko eko-industriaren eta ingurumen zerbitzu zein produktuen erakunde erreferentea eta aglutinatzailea da.
Kluster gisa, honako hauek ordezkatzen ditu: hondakinen balio-kateak, lurzoru kutsatuak, uraren ziklo integrala, airea eta klima-aldaketa, ekosistemak eta fabrikazio eraginkorra eta ekodiseinua. ACLIMA, ekonomia osoarekin elkarreragiten duen zeharkako klusterra da, eta jasangarritasunaren bidez, balioa eta lehiakortasuna aportatzen ditu.
ACLIMA-k, euskal ingurumen-sektorearen ikuspegi pribilegiatua dauka, 25 urteko ibilbidea duelako atzean; eta horri esker, negozio eta lankidetza aukera berriak antzeman ditzake. 100 bazkide baino gehiagorekin, ACLIMAren eginkizuna, lankidetza publiko eta pribatua bultzatzea da, negozio-aukera berriak hautemanez eta baliagarriak diren proiektuak abiaraziz, eta, gainera, bazkideei balio erantsia eskainiz; besteak beste, nazioartekotzea, berrikuntza edo ingurumen-sektorea defendatzeko eta zabaltzeko ekimenetan.
Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) kide gara, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Enpresa Talde Berritzaileen Erregistroan inskribatuta gaude. 2020an, ON THE ROAD 2030 ibilbide-orria aurkeztu genuen. Bertan, GJHekin eta 2019-2022 Plan Estrategikoarekin lerrokatu dagoen 2030 Agendarekin konprometitu ginen. Hauek emandako lan ildoak, berrikuntza teknologikoa areagotzera, enpresa berrikuntza sustatzera, eta ingurumen-sektorearen lehiakortasuna nahiz sektore publikoarekiko interakzioa hobetzera bideratuta daude.
PROIEKTUAK
Informazio gehiago