Enpresak

Atzealdea

BITUBI COMUNICACIÓN

Company

BITUBI COMUNICACIÓN

Ikusgai egin zure bezeroentzat

$titulo.getData()


NORTZUK GARA

BITUBI KOMUNIKAZIOAN, turismo-industriarako komunikazio estrategikoan espezializatuta gaude. Gure bezeroekin lan egiten dugu komunikazio plan estrategikoak definitzeko; eta bereziki, euren balioak eta lehiakideekiko bereizketa azpimarratzen ditugu. Komunikatu behar den oinarrizko ardatzak ezarri ondoren, gure bezeroek behar dituzten komunikazio-ekintza guztiak abian jartzen ditugu, eta, ondorioz, 360 graduko zerbitzua eskaintzen diegu: Artikuluak idazten ditugu, euskarri ezberdinetarako (papergintza, kartelak, sare sozialak; honetaz gain, web diseinua eta edukia lantzen ditugu, bai eta komunikazio tailer, eta prestakuntza espezifikoak ere. Gure zerbitzuei esker, gure bezeroek , konfiantzazko kanpo komunikazio agentzia izateko aukera daukate.
 
Gure bezeroek, konfiantza dute gure lanean, definitzen gaituzten balioak, gardentasuna, profesionaltasuna eta zintzotasuna direlako. Bezero posible batekin daukagun lehen bileratik, proposatutako helburuak lortu arte, Bitubi Komunikaziotik, etengabeko hurbiltasun eta komunikazio harremana edukitzen dugu.
 
Gure enpresa garrantzitsuenak, honako hauek dira: Ostatuak, Jarduera eta garapen turistikoko enpresak, Upeltegiak, Errestaurazio enpresak, Komertzioak, eta Museoak. Zure enpresaren komunikazioa profesionalizatzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu gure eskaintzari buruz.
 

PROIEKTUAK

  • in2destination. in2destination, Bilbon egoitza duen turismo-aholkularitza eta ikerketako enpresa bat da, eta. Bere CEO-ak, Nagore Espinosa doktoreak, konfiantza dauka Bitubi Komunikazioan, bere komunikazio ekintzetan lagun diezaiogun, betiere aldez aurretik definitutako komunikazio-ildo estrategikoetan oinarrituta. https://www.bitubicomunicacion.com/portfolio/in2destination/
  • Jardín de Barretaguren. ekitaldi sozial eta korporatibo/asoziatiboetarako alokairuko finka da. Horren arduradunek, Bitubi Komunikazioan konfiantza dute, komunikazio korporatiboaren estrategian laguntzeko, eta eurekin lankidetzan aritzeko komunikazio-agentzia gisa. Proiektu honen ondorioz, eta bere alderdi sozialenaren ildo estrategikoak (ezkontzak, familia-ekitaldiak, etab.) zehaztu ondoren, MICE sektorera abiarazten hasi ginen. Horrela, produktua garatu ondoren, balio-proposamena bezalako tresnak erabiliz, euren komunikazio-estrategia inplementatzen dugu, eta zerbitzu berri hau merkaturatzen laguntzen diegu. https://www.bitubicomunicacion.com/portfolio/jardin-de-barretaguren/